HONDURAS

Etengabeko arriskuan

Sexu-aniztasunaren eta giza eskubideen defentsa Hondurasen

Lurraldeak / Etengabeko arriskuan

Amerika Latinoa planetako eskualde aldakor eta bortitzenetakoa da. Diskriminazioa, segurtasunik eza, pobrezia eta ingurumenaren kontrako kalte larriak etengabeak dira Erdialdeko Amerika osoan. Azken urteetan, indarkeriak bereziki eragin dio Erdialdeko Amerikako «Iparraldeko Triangeluari», hau da, Hondurasi, El Salvadorri eta Guatemalari.

Amnesty International erakundearen arabera, 2017an planetako beste gatazka-eremu gehienetan baino lagun gehiago erail zituzten herrialde horietan. Gaur egun, El Salvador da munduan indarkeriazko heriotza gehien erregistratzen diren herrialdea, 60 homizidio 100.000 biztanle bakoitzeko; Honduras laugarren lekuan egongo litzateke, hilketen tasa 43,6koa baita 100.000 biztanle bakoitzeko.

 

Segurtasunik ezak eta indarkeriak bereziki astintzen ditu «gizarte-arauei edo statu quoari aurre egiten dieten pertsonak edo taldeak, hala nola giza eskubideen defendatzaileak, herri indigenak, emakumeak eta lesbiana, gay, bisexual, transgenero edo intersexualak». Geroago aipatuko dugun moduan, sexu-aniztasunaren kolektiboak etengabeko irainak, zirikak eta erasoak jasaten ditu, eta gehienak zigortu gabe geratzen dira.

Hondurasen eta antzeko herrialde patriarkal eta konfesionaletan, sexu-aniztasunaren kolektiboa etengabeko gaitzespen eta indarkerien jomuga izaten da. LGTBI kolektiboaren aurkako diskriminazioa egiturazkoa da. Familietan jaiotzen da –askotan horiek izaten dira baztertuta uzten dituzten lehenengoak– eta eskola-jazarpenarekin jarraitzen du.

Emanuel Barrientos

Arcoíris elkarteko kidea

Irakasleek diskriminatu egiten dituzte gainerakoak bezalakoak ez diren ikasleak, eta bullyinga eta erasoak sustatzen dituzte».

Ikasle horiek bertan behera uzten dute eskola eta, beraz, gero ezin dute kalitatezko enplegurik lortu; gainera, sekulako ezegonkortasuna bizitzen dute lanean bertan. Beste batzuetan, zuzenean baztertuta geratzen dira. Zirkulu horrekin amaitzeko, kolektiboak ez du osasun-sistemara sarbiderik izaten gaixotasun arruntak edo sexu-transmisiozko gaixotasunak hartzen dituztenean.

Kolektiboaren aurkako indarkeria oso bortitza da eta jende askok beste herrialde batzuetara ihes egitea erabakitzen du.

Descarga informe de investigación

Acceso
al foro

Créditos

  • Investigación: Xxxxx xxxxxx
  • Reportajes:Xxxxx xxxxxx
  • Fotografía: :Xxxxx xxxxxx

Kredituak

  • Ikerketa: Sofía Duyos
  • Testuak: Juan Tafur
  • Argazkiak eta bideoak: Francesca Volpi

Honekin lotutako albisteak

© 2019 vocesdefensoras.org LEGE OHARRA | PRIBATUTASUN POLITIKA | COOKIEAK | KREDITUAK | KONTAKTUA