Ekin
Kanpaina aktiboak
Defendatu egin nahi duzu?
Giza eskubideen defendatzaileak egunez egun borrokatzen dira gizarte hobearen alde, eta defendatzaileek ozen hitz egiten duten bakoitzean euren interesak arriskuan daudela ikusten dutenen etengabeko erasoak jasaten dituzte.
Bakarrik ez daudela jakin behar dute.
Nola egingo duzu?
Zuk zeuk egiten duzu Ahots Defendatzaileak. Zeure ekintzaren bidez, konpromiso handiagoa duen nazioarteko erkidego sendoagoa eratuko duzu, are ozenago hitz egiteko, urrunago heltzeko eta defendatzaileak babestean eragin handiagoa edukitzeko.
1
Konektatu eta lan egin
Giza eskubideak defendatzeko, sustatzeko eta babesteko lan egiten duen erakundea/taldea zara?
Desberdintasun/aniztasunen errespetutik eta aitortzatik jakintzak modu kolektiboan eratu eta ekintza kolektiborako proposamenak sortzen dituen prozesuarekin bat egin nahi baduzu, gure erkidegoarekin bat egin eta bertan parte hartu besterik ez duzu.
2
Erakunde moduan edo banan-banan, bat egin Ahots Defendatzaileak plataformarekin. Honako hauexei buruzko informazioa jasoko duzu: defendatzaileen egoera, haien borrokak, haien aldarrikapenak, haien lorpenak eta haien jarduketa-proposamen zehatzak.
3
Zeure ahotsa bateratu
Informazioa partekatu. Zenbat eta lagun gehiagok ezagutu, orduan eta zigorgabetasun txikiagoa izango dute defendatzaileei eraso egiten dietenek.
4
Unean uneko ekintzekin bat egin
Defendatzaileen eskubideen urraketak salatzeko eta agerian jartzeko asmoz plataformatik sustatzen ditugun gaien inguruko ekintza zehatzekin ere baduzu bat egiterik.