PALESTINA

Israelek armak
ditu, guk geure
gorputzak

Palestinako emakume defendatzaileak egunero arriskatzen dira agresioak edota akusazio ofizialik gabeko espetxeratzeak jasatera.
Zer da giza eskubideen emakume defendatzailea izatea Palestinan?
Israelgo Estatuak bere proiektu espantsionista indarrean jartzen du, nazioarteko komunitatearen ezintasunaren aurrean.
Union of Palestinian Women’s Committee, Palestinako herriaren duintasun, identitate eta memoriaren alde borrokatzen duten emakumeak.
Lurraldeak / Gorputza eta ahotsa / Israelek armak ditu, guk geure gorputzak

Giza eskubideen emakume defendatzaileak Palestinaren okupazioaren aurka

Duela hamarkada askotatik, emakume palestinarren ahotsa eta gorputzak dira okupazio israeldarrari aurre egiteko erresistentziaren adierazgarri

Manifestazio guztietan entzuten da emakume horiek egindako oihuen oihartzuna, harresi eta alanbre-hesi guztietatik haratago. Emakume horiek amak eta alabak dira, baina ez hori bakarrik: Palestinako duintasunaren mahai gainean jartzen dute ukabila. Emakume horien azalean jartzeak infernuaren antzeko agerleku batera gerturatzea esan nahi du.

Gaur egun iraingarriak dira jazarpen-sistema israeldarraren biktima kopuruak: 46 emakume espetxeratuta eta linbo juridiko absolutuaren menpean. 10.000 emakume baino gehiago atxilotu dituzte 1967tik

Hori da okupazio-proiektu honen laburpena; izan ere, palestinarrak pixkanaka euren lurretatik kanporatzea da azken helburua. Mendebaldeko herrietan Gabonak oparotasun-erritualekin ospatzen ditugun bitartean, emakume asko ziega militarretan laidoztatuta daude lurralde okupatu osoan zehar.

Israelek palestinarrentzako kartzelak jarri ditu palestinarren etxean bertan.

© 2019 vocesdefensoras.org    LEGE OHARRA | PRIBATUTASUN POLITIKA | COOKIEAK | KREDITUAK | KONTAKTUA