MENDEBALDEKO SAHARA

Egia isiltasunaren aurka

Sahara aske eta independiente baten ametsa

Lurraldeak / Elkarte sahararrak borrokarako prest

40 URTEKO GATAZKA

Espainiako Estatuak ez ditu inola ere betetzen herri sahararrari dagokionez dituen nazioarteko obligazioak. Gainera, Nazio Batuen Erakundea eta, oro har, nazioarteko komunitate osoa axolagabetasunez eta utzikeriaz jarduten ari dira eta, horrenbestez, Saharako herria erabateko babesgabetasun-egoeran dago agintari marokoarrek herri sahararraren aurka behin eta berriz gauzatzen dituzten abusuen aurrean.

Giza eskubideak defendatzen dituzten Saharako elkarteetako aktibistek eta kideek egunez egun betetzen duten lanagatik ez balitz, ezinezkoa izango zitekeen Mendebaldeko Saharak bizi duen 40 urtetik gorako gatazka honen ondorioak ezagutzera ematea, agintari marokoarrek herri sahararraren aurka gauzatzen dituen urraketa sistematikoak eta diskriminazio sistematikoak ezagutzea eta hedatzea, eta horien salaketa publikoa egitea.

Marokoko Estatuak gauzatutako Giza Eskubideen Urraketa Larriekiko Biktimen Elkarte Sahararraren (ASVDH), Equipe Media elkartearen, Emakume Sahararren Etorkizuna Foroaren (FAFESA) edo Mendebaldeko Saharako Herriaren Autodeterminazio Eskubidearen Defentsa Batzordearen (CODAPSO) gisako elkarteetako kideei euren lana egitea galarazten diete, eta horiek euren bizitzak arriskuan jartzen dituzte egunero. Potentzia okupatzaileak, hau da, Marokoko erreinuak, etengabe zigortzen eta kriminalizatzen ditu euren kausa defendatzeagatik, guztiz bidezkoa eta nazioarteko zuzenbideak bermatua izan arren.

Erakunde batzuek eta nazioarteko prentsak bakarrik ematen du horien berri, hau da, blokeo mediatikoak eta Marokok Nazioarteko Komunitatearen konplizitatearekin eragindako izuak isilarazitako ahots horien berri.

El Ghalia, Nazha, Yahdiha eta Hadhoum aktibistek, adibidez, emakume gisa lurralde okupatuetan jasaten dituzten eskubide-urraketak azaldu dizkigute. Brahim, Ahmed, Hmad eta Mohamedek, berriz, euren lana bete ahal izateko izaten dituzten zailtasunak azpimarratu dituzte, baita agintari marokoarren aldetik jasaten dituzten abusuak ere.

Horiek guztiek badute elkarrekin partekatzen duten zerbait: Sahara aske eta independentea izateko ametsa.

Herriaren egia eta justizia lortzeko asmoz borroka egiten dute denek, lurraldea duela 40 urte baino gehiago hasi baitzen jasaten ausazko atxiloketak, torturak, tratu bidegabeak eta umiliagarriak, umiliazioak, tratu laidogarriak, abusuak eta euren familiekiko presioak, besteak beste, agintari marokoarrek Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetan gauzatzen dituzten eskubide-urraketak publikoki ezagutzera emateagatik bakarrik. Duintasunaren eta giza eskubideen defentsa-konpromisoaren adibide ezin hobea dira.

Descarga informe de investigación

Acceso
al foro

Créditos

  • Investigación: Juan Tafur y Sofía Duyos
  • Reportajes: Juan Tafur y Sofía Duyos
  • Fotografía: Carlos Henao

Kredituak

  • Ikerketa: Isabel Lima y María Gutiérrez
  • Testuak: Isabel Lima y María Gutiérrez
  • Argazkiak: Equipe Media

Noticias relacionadas

page 1 of 4

© 2019 vocesdefensoras.org    AVISO LEGAL | POLÍTICA DE PRIVACIDAD | COOKIES | CRÉDITOS | CONTACTO