PALESTINA

Gorputza eta ahotsa

Giza eskubideen defendatzaile diren emakume palestinarrek jarrera patriarkalak, okupazioa eta apartheid-a jasaten dituzte

Lurraldeak / Gorputza eta ahotsa

KHITAN SA’AFIN

UPWC erakundea

«Giza eskubideak defendatzeaz gain, gizon-emakumeen berdintasunerako lan egitea da gure lehentasuna, herri-klaseak aberatsenen mesedetan zapaltzen dituen sistema honi kritika eginez. Eremu horretan dago, halaber, giza eskubideen defentsa»

Palestinan giza eskubideen defentsan eta babesean beren bizitzak eskaintzen dituzten emakumeek egunez egun egin behar diete aurre giza eskubideen urraketa larriei eta sistematikoei. Askotan, urraketa horiek gerra-krimenak eta gizatasun gutxiko krimenak izaten dira

Emakume palestinarrak funtsezko aktorea dira, duela mende batetik baino gehiagotik, Palestinaren askapenerako borrokaren historian. Modu informalean jarduten dute euren herriko giza eskubideen defendatzaile gisa, ez dakigu haien inguruko ia ezertxo ere.

Aski ezaguna da, Palestinan, emakumeek funtsezko bi borrokari aurre egiten dietela: batetik, euren eskubide politiko, ekonomiko eta sozialetan berdintasuna lortzeko borrokari, gizarte patriarkalaren esparruan; eta bestetik, euren autodeterminaziorako eta oinarrizko askatasunetarako eskubideak lortzeko borrokari, okupazio militar luzatuaren esparruan —haren baitan egiten diren praktika kolonial asko apartheid-krimentzat hartzen dira—.

. Horrek esan nahi du emakumeek eta neskek Palestinan jasaten duten genero-indarkeria eta feminizidioa okupazioarekin eta apartheidarekin lotutako egituren emaitza direla batik bat, baita Palestinako eta Israelgo gizartean horren sustraituta dauden jarrera patriarkalekin eta genero-estereotipoekin ere, eta guztiz onartuta daude gainera okupazioaren testuinguruan.

Egitura horien, kolonialismoaren, apartheidaren eta patriarkatuaren arteko, edo indarkeriaren manifestazio zehatzen arteko lotura —okupazioaren eta genero-indarkeriaren testuinguruan— oso konplexua da, maila asko barne hartzen baititu, eta elkar berrelikatzen direla esan genezake.

Kredituak

  • Ikerketa y testuak: Lucía López Arias, Hanady Muhiar y Diego Ortiz Vallejo
  • Argazkiak: Rima Qumbuz y  Natalia Quiroga García

Honekin Lotutako Albisteak

page 1 of 4

© 2019 vocesdefensoras.org    LEGE OHARRA | PRIBATUTASUN POLITIKA | COOKIEAK | KREDITUAK | KONTAKTUA