Eskubideak defendatzea ez da delitua: Khitam eta Mohannad askatu!

2020ko azaroaren 2an, Israelgo armada indarrean sartu zen Khitam AlSaafinen etxean eta atxilotu egin zuten. AlSaafin Union of Palestinian Women’s Committees (UPWC) erakundearen presidentea da, Betunian (Zisjordania). Ez da azken astean gertatu den atxiloketa bakarra: aurreko egunean, azaroaren 1ean, Mohannad Al Azza Addameer erakundeko kidea atxilotu zuten bere etxean, Kobarren (Ramallah-Zisjordania).

Khitam AlSaafin Hasharongo espetxean dago atxilotuta, eta ez du epaiketarik izango azaroaren 9ra arte. Orduan erabakiko dute ea atxiloketa administratibopean jarraitu behar duen. Bestalde, Mohanna Al Moscobiyeh (Jerusalem) galdeketa-zentroan dago, eta 8 egunez bere abokatua ikustea debekatu diote.

Lagunduiguzu egoera hau salatzen:

1) Erakunde bateko kide bazara, batu zaitez idatzi dugun eskutitz honetara. Astelehenean bidaliko diegu Zisjordaniako eta Gazako Zerrendako Europar Batasuneko Ordezkariari eta Jerusalemgo Espainiako Kontsulari:

Helbide honetara idatzi eskutitzarekin bat egiteko: vocesdefensoras@mundubat.org

2) Erakunde ala pertsona bakarra bazara, kopiatu eta itsatsi itzazu mezu eta irudi hauek zure sare sozialetan (Ez ahaztu UPWC (@of_committees) eta Addameer (@Addameer) aipatzen, jakin dezaten ez daudela bakarrik!):

Israelgo armadak giza eskubideen defendatzaile eta @of_committees-en presidente den Khitam AlSaafin atxilotu du. Aski da!  #DefenderDerechosNoEsUnDelito #FreeKhitam

Giza eskubideen defendatzaile eta @Addameer-en kide den Mohannad Al Azza atxilotu du Israelgo armadak. Eskubideak defendatzea ez da delitua! #DefenderDerechosNoEsUnDelito #FreeMohannad

#FreeKhitam #FreeMohannad Giza eskubideen defendatzaile palestinarrak bakean utzi ditzan eskatzen diogu Israelgo Estatuari: #DefenderDerechosNoEsUnDelito

1 irudia | 2 irudia | 3 irudia

Recommended Posts