MEXICO

Defendatzaileak su-lerroan

Itxaropenak dirau feminizidioaren eta presoaldi politikoaren artean

Lurraldeak / Emakumeen eskubideak defendatzen

Indarkeria endemikoa

Itxaropenak dirau feminizidioaren eta presoaldi politikoaren artean

Mexikon, kulturen eta zibilizazioen arragoa, krisialdi sendoa bizi dute giza eskubideen esparruan. Andrés Manuel López Obrador minez eta indarkeriaz betetako herrialdeko presidentetzara iritsi da (2.000 hobi komun klandestino eta milaka desagertu daude). Herritarrentzat segurtasunik eza da kezka-iturri nagusia, eta ia ez dute poliziarekiko, armadarekiko, epaileekiko eta politikariekiko konfiantzarik. Nor fida liteke ustelkeria eta zigorgabetasuna gero eta handiagoak diren estatu batekin? Nola joko dute harengana giza eskubideak defendatzen dituztenek, Estatuak berak eraso egiten badie eta giza eskubideak urratzearen erantzule nagusia hura bada?

Interes ekonomiko boteretsuen zerbitzura jarduten duten gizon armatuen arteko aurrez aurreko borrokaren emaitza da panorama mingarri hori. Ez da «narkotrafikoaren aurkako gerra» bat bakarrik —milaka biktima eraman ditu berekin eta ez du ia eraginik izan negozio milioidun horretan—, politikariek, enpresariek eta multinazionalek herritarren aurka gauzatu duten etengabeko gerra baizik, mexikar guztienak diren baliabideak eta zerbitzuak bereganatzeko eta ustiatzeko. Herrialdearen eguneroko funtzionamendua zapaltzen eta intoxikatzen duen indarkeria da, eta, askotan, herritarren gorputzean, adimenean eta ariman murgiltzen da.

Giza eskubideen defendatzaileak lehen lerroan daude kuartelik gabeko gerra horretan. Instituzioen babesgabetasun eta eraginkortasunik ezaren aurrean, euren estrategiak garatu dituzte beti erne egoteak eta egunero mehatxuak eta erasoak jasan behar izateak sortzen duen estresa kudeatzeko.

Zentzu horretan, Partzuergoko emakume defendatzaileak eredu inspiratzaile bihurtu dira, batik bat emakume defendatzaileentzat: babes integral feministaren bitartez, elkar lagunduz eta zainduz babesten dira, eta lurrarekin, intuizioarekin, arbasoen jakintzekin eta euren botere femeninoarekin konektatzen dute.

Hala eta guztiz ere, Mexikon bada itxaropena.

Descarga informe de investigación

Acceso
al foro

Créditos

  • Investigación: Juan Tafur y Sofía Duyos
  • Reportajes: Juan Tafur y Sofía Duyos
  • Fotografía: Carlos Henao

Kredituak

  • Ikerketa: Sofía Duyos
  • Testuak: Juan Tafur
  • Argazkiak: Andrea Santiago

Honekin Lotutako Albisteak

page 1 of 4

© 2019 vocesdefensoras.org    LEGE OHARRA | PRIBATUTASUN POLITIKA | COOKIEAK | KREDITUAK | KONTAKTUA