
KOLONBIA
Buenaventurako ahotsak
Testua: Tierra de Paz Erakundeko Ikerketa Taldea / Argazkiak: Carlos Henao
La Esperanza, un idílico paraje a media hora de Buenaventura, ilustra el calvario de las comunidades afro
El temor se respira ya en el Naya, el ancho río que delimita el municipio por el sur. En la Semana Santa de 2001, 400 paramilitares de las AUC lo recorrieron sembrando el terror
El cabildo indígena wounaan pobor, en el kilómetro 20 de la carretera Buenaventura-buga, es un ejemplo de desamparo y marginación
Acosadas por tantos frentes de guerra y defraudadas tantas veces por el Estado, las comunidades del Pacífico han creado lugares de refugio
MARÍA EUGENIA MOSQUERA
Lurraldeetan Bakea Eratzen duten Erkidegoen biktima-sareko (CONPAZ) koordinatzailea
Lurraldeak / Bakearen erronka / Buenaventurako ahotsak
Jendea beldurtzeko eta horiek euren auzoetatik irtenarazteko sartu zuten indarkeria komunitateetan. Palafitoak eraistea zen helburua, bertan, malekoia eraiki eta portua zabaldu ahal izateko. Gobernuaren arabera, herritarrak tsunami-arriskuan zeuden. Baina tsunami horrek ez al lieke modu berean eragingo malekoirako planeatu den hedapenari eta luxuzko hotelei?».

Indarkeriaren eta bazterkeriaren kontra, eta bakean eta duintasunez bizitzeko eskubidearen alde, tokiko 200 erakundek baino gehiagok kaleak hartu zituzten, modu baketsuan, handik urtebetera. Gobernuak Langabezia Batzordearekin hitz egitea onartu zuen, hark hirian bizi zuten Larrialdi Egoera Humanitarioa aitor zezala eskatu zion arte.
«(Barne-arazoetako) ministroak honela esan zuen: honaino iritsi da elkarrizketa politikoa, eta Bogotará zihoan hegazkina hartu zuen», dio Miyelak. «Arratsalde horretan bertan, ESMADekoak (istiluen kontrakoak) iritsi ziren, manifestazioa desegiteko aginduarekin. Jendeak oihu egiten zuen: ez dugu armarik, baina bai duintasuna! Gas negar-eragileekin eta tiroekin erantzun ziguten».
ESMAD eskuadroiaren abusuek —bideoz erregistratuta daude— desordenez betetako gaua eragin zuten. Azkenean, gobernua mahaira itzuli zen portuko eta merkatarien lortu gabeko irabazien eraginez.
Buenaventurako herritarrek jasaten duten arrazismoaren beste adierazpen bat Estatuaren militarizazioa da, orokorrean, beste eskualde batzuetako agenteekin. «Ez dugu polizia gehiago behar, inbertsio sozial gehiago baizik», laburbildu du Miyelak. «Garapena nahi dugu, baina gu barne hartuko gaituen garapena, biktima gisa hartu gaituen eta hala hartzen jarraitzen gaituen gabetze sistematikoarekin amaituko duena».

Urtebete luze igaro ondoren, gobernuak bereganatutako konpromiso askok paper gainean jarraitzen dute. Legez 290 milioi euro bermatu ziren udalerrirako, baina oraindik ikusteko dago zenbat diru erabiliko den tokiko ustelkeriarekin eta burokraziarekin amaitzeko. Ospitale berrirako, adibidez, 180.000 milioi euro bideratu dira (50 milioi euro), baina alkatetzak uko egiten dio lursailak emateari. Bitartean, Caliraino eraman behar dituzte gaixo larriak.
Agintariei eta botere faktikoei aurre egin ondoren, langabeziaren liderrak jazarpenen eta mehatxuen xede izan dira. Bozeramaileetako bat, adibidez, Temístocles Machado, aurtengo urtarrilean hil dute. Babeserako Unitate Nazionalari eskatutako babes-neurri kolektiboak hura hil ondoren helarazi zitzaizkien bere adiskideei, horien artean, Miyelari. Malekoiko gure elkarrizketa bat-batean amaitu da, hiru ezezagun gu filmatzen hasi direnean.
Halere, Miyela eta egun hauetan ezagutuko ditugun beste pertsona asko ez daude beldurrak gainditzen uzteko edo euren lurraldeari uko egiteko prest. Izan ere, eta horiek guztiek esango diguten moduan, lurraldea bizitza da.
MARÍA MIYELA RIASCOS
Herritarren lanuzte-mugimenduko bozeramailea
“
Gure lurraldearen jabe gisa aitortzen ez gaituen egiturazko arrazismoa dago, garapenerako kontuan hartzen ez gaituen oztopoa bagina bezala
Bizitza bera da lurraldea
Demografiak argi eta garbi islatzen du egiturazko arrazismo horren hedadura: hirian, herritarren %88k jatorri afrikarra dute eta %3 indigenak dira; landa-eremuan —6.000 km2 baino gehiago—, berriz, %95 afroak dira eta %3 indigenak. Memoria Historikoaren Zentroak emandako datuen arabera, jatorri afrikarreko herritarren gehiengo eta indigenen gutxiengo horiek portuko ekonomiatik at geratzen dira. Horiek dira, halaber, garapen desberdin horrek eragin duen indarkeriaren biktima nagusiak.

2013an, hilketen eta estortsioen kopurua izugarri igo zen Buenaventuran. Itsasertzean arrantza egiten zuten arrantzaleek eta platonera deituriko emakumeek ere «txertoa» ordaindu behar zuten lan egiteko. Jendea zatikatzen eta desagertzen zen «txikitze-etxe» («casas de pique») beldurgarriei buruzko jakinarazpenek foku guztien erdigunean jarri zuten gobernua, eta hark hiria militartu eta inbertsio handiak iragarri zituen. Auzo askotan, aitortu gabeko etxeratze-agindua ezarrita zegoen artean: arratsaldeko seietatik aurrera, inor ez zen kalera irtetera ausartzen.
Indarkeria gehiena La Empresa, Los Urabeños eta Kolonbiako Autodefentsa Gaitanistak (AUG) talde kriminalei egozten zaie, horiek uharteetako lurraldeak eta erraztasunak lortzeko lehian jarduten baitzuten Pazifikora droga itsasontziratzeko. Horrez gain, beste interes batzuk ere sortzen zituzten lurralde horiek.