PALESTINA

Gorputza eta ahotsa

Union of Palestinian Women’s Committee, Palestinako herriaren duintasun, identitate eta memoriaren alde borrokatzen duten emakumeak.

 

Bidegabekeria horien aurrean denok dugu erantzukizuna arrazismo, apartheid eta kolonialismo mota sofistikatu horien aurka giza eskubideak defendatzeko orduan, mundu justu eta parekideagoa lortzeko

Hala eta guztiz ere, badira albiste onak, gutxi izan arren. Kanpoan, Zisjordaniako, Gazako eta Jerusalemeko hirietako eta herrietako kaleetan, ikusezin bihurtu diren hainbat emakume daude, baina horiek ere giza eskubideen defentsaren sustatzaileak izan dira. Euren ahotsarekin eta gorputzarekin, funtsezko agente politiko bihurtu dira euren gizartean. Alderantzizko arraila ireki dute askapen nazionalaren aldeko borrokan, eta ikuspegi orientalista guztiei aurre egin diete; izan ere, mendebaldeko herrialdeek eragile pasibotzat hartu dituzte emakumeak, gizarte «primitiboaren» biktimak balira bezala.

Israelek legezkotzat jotzeko sortu zuen liburua erortzen ari da pixkanaka. Hasiera batean, diskriminazioaren eta genero-indarkeriaren aurkako borrokak salatzea izan du xede, okupazio kolonial sionista mantentzen den bitartean, emakumeen eskubideen konkista herri palestinarraren emantzipazio kolonialaren menpean geratzen delako.

Emakumeen liberazioa lortzeko ezinbestekoa da Israelek gaur egun zigorgabetasun osoz gauzatzen dituen apartheida, arraza-segregazioa, memorizidioa eta garbiketa etnikoa guztiz ezabatzea. Borroka horretan, «aurka eginez bizitza ematen ari direnen» eginkizuna betetzen dute emakumeek.

Historia horren adibide dugu Union of Palestinian Women’s Committe (UPWC). Mugimenduan dauden emakumeak. Giza eskubideak defendatzen dituzten emakume palestinarren eginkizun arriskutsuaren erreferentzia-puntua. UPWC batasunaren historiak gorputz bakar batean bateratzen du emakumeen komunitate osoaren erresilientzia, emakume horiek euren gorputzak jartzea erabaki baitute herri osoaren eskubideak defendatu ahal izateko, borrokaren eta erresistentziaren bastioi moduan.

Zalantzarik gabe, horien historiak herri palestinarraren duintasunaren, identitatearen eta memoriaren horizontea markatu du euren lurraldearen okupazio-gau luzean. Emakume horiek egunsenti argitsua gauzatzen ari dira pixkanaka. Kalean daude, egunez egun betetzen duten lanaz itxaropena sortzen ari diren emakumeei laguntzen.

© 2019 vocesdefensoras.org    LEGE OHARRA | PRIBATUTASUN POLITIKA | COOKIEAK | KREDITUAK | KONTAKTUA