GUATEMALA

Lurra edo bizia

Amaierarik gabeko drama betiereko udaberriaren herrialdean

MARTÍN
CHI CUZ

Esfuerzo Túnico Nekazari Komunitateko (Polochic Haranean, Guatemalaren ipar-ekialdean)

Lur hau gurea zen; gero, finka-ustiatzailea etorri eta kendu egin zigun. Lurra gure gurasoena zen. Gurea zen. Horregatik gaude hemen. Eta gure etxetxoa eraiki genuen. Oso txiroa da, baina hemen bizi gara. Lurra gurea zelako eta guri dagokigulako

Lurraldeak / Lurra edo bizia 

Lurra arriskuan dago. Negozio bihurtu da, eta lurra babesten duten pertsonak hiltzen dituzte. 40 orduro erail egiten dute bere lurra erreklamatzen duen, basoak eta ibaiak defendatzen dituen, edo agroindustriaren edo meatzaritzaren enpresa boteretsuei aurre egiten dien pertsonaren bat. Mundua atzekoz aurrera. Gizadi moduan, inoiz baino gehiago behar ditugu pertsona horiek, baina erail edo espetxeratu egiten dituzte. Terroristatzat jotzen dituzte, eredu ekonomiko eutsiezinari eta horretarako aukera ematen duen indarkeriari aurre egiteagatik.

Korporazio boteretsuek beretzat hartzen dituzte mendez mende herrialde txirotuenak izan diren baliabide naturalak, eta lehen munduari saltzen dizkigute palmondo-olioz egindako elikagaiak, plastikoz bilduta, aurrerapenaren eta zibilizazioaren lorpen handiena izango balitz bezala. Eta erosi egiten ditugu.

Guatemala, zuhaitzen lurraldea, ez da salbuespena. Egunero, gizon-emakume nekazariak hiltzen dituzte, gehienak indigenak, euren eskubideak defendatzeagatik, hau da, euren lurretan bizitzeko eta hura zaintzeko eskubidea defendatzeagatik. Dena den, kontzientzia politikoa handitu egin da, eta erakunde sozial, indigena eta nekazariak ere indartu egin dira; horrek areagotu egin ditu eskaera kolektiboak, oinarrizko osasun- eta hezkuntza-zerbitzuak eta ereiteko lurrak eskuratu ahal izateko, eta euren ondasunak espoliatzen eta ingurumena kaltetzen dituzten proiektuei uko egin ahal izateko.

Eskaera horiei ahotsa jartzen dieten pertsonek, hau da, giza eskubideen defendatzaileek, euren biziarekin eta askatasunarekin ordaintzen dituzte are pobrezia eta heriotza gehiago eragiten dituen sistema horri kritika egiteagatik.

Latinoamerikako eta Karibeko lurren gaian aditua den FAOko Sergio Gómezek honako hau esan zuen foro horretan: «Guatemala gatazka larria bizitzen ari da lurraren gobernantzari dagokionez, munduko handienetako bat. Mendez mende garatu den arazoa da, baina oraindik ez dute hura gainditzea lortu».

Descarga informe de investigación

Acceso
al foro

Créditos

  • Investigación: Juan Tafur y Sofía Duyos
  • Reportajes: Juan Tafur y Sofía Duyos
  • Fotografía: Carlos Henao

Kredituak

  • Ikerketa: Sofía Duyos
  • Testuak: Juan Tafur
  • Argazkiak: James Rodríguez

© 2019 vocesdefensoras.org    AVISO LEGAL | POLÍTICA DE PRIVACIDAD | COOKIES | CRÉDITOS | CONTACTO