Guatemala alerta gorrian giza eskubideen defendatzaileenganako erasoak direla eta

2018an gora egin zuten giza eskubideen defendatzaileenganako erasoek Guatemalan. UDEFEGUAren erregistroaren arabera, 392 eraso egon ziren osotara. Oraindik 2019 osoko txostena eskuragarri ez badago ere, urte horretako lehen seihilabetean 327 eraso jasan zituzten jada Guatemalako eskubideen defendatzaileek.

Centro para la Acción Legal de Derechos Humanos (CALDH) erakundeak kanpaina bat abiatu du Guatemalako giza eskubideen defendatzaileek jasaten duten egoera salatzeko.

Hemen dituzu kanpainaren baitan sortu dituzten irudietako batzuk. Babes ezazu kanpaina zure mezuan #DefenderDerechosEsUnDerecho traola gehitzen.

 

 

Azken Berriak