Bost urte Berta Caceres gabe
Gaur bost urte bete dira Berta Caceres aktibista hondurarra erahil zutenetik. Berta Hondurasko Indigenen eta Herri Erakundeen Batzordearen (COPINH) sortzaileetako bat izan zen. CONPINH erakundeak ingurumenaren alde eta lenka kulturaren alde borrokatzen du Intibucako Departamentuan.
Bosgarren urteurrena dela eta, giza eskubideen defendatzaileak babestu eta defendatu egiten ditugun hainbat erakundek eskutitza bidali diegu Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministroa den Arancha Gonzalez Layari eta Hondurasko Enbaxadore den Norman Garcia Pazi. Idazki horietan azpimarratzen dugu Berta Caceresen erahilketan justizia eta egia osoa bermatzearen garrantzia.
Argazkia: UN Environment / Wikimedia Commons
Azken Berriak

