KOLONBIA

Bakearen erronka

Indigenen eta jatorri afrikarreko pertsonen eskubideak, Kolonbiako Estatuaren eta FARC-EP indar armatuen arteko bake-prozesuaren esparruan

FRANCISCO
DE ROUX

Egiaren Batzordeak liderra

Pertsona zintzoak hiltzen ari dira, pertsona maitatuak, pertsona zuzenak, lurren lapurretak eta lukuz aldatzeko presioak berehala jakinarazten zituzten pertsonak… eragile armatuak asko gogaitzen dituen jendea, kikiltzen ez den eta burua jaisten ez duen jendea, indarkeria aktiborik ezaren benetako borrokalariak

Lurraldeak / Bakearen erronka

2016ko azaroan, Juan Manuel Santosen gobernuak eta FARC-EP indar armatuen gerrillak Bake Akordio historikoa sinatu zuten Habanan eta, horrela, amaiera eman zitzaion 50 urte baino gehiago iraun duen eta 8 milioi biktima eragin dituen gerrari. Indarkeriak endemikoa izaten jarraitzen du, baina elkarrizketak eta konpromisoak nabarmen murriztu zituzten sarraskiak, lekualdaketak eta indarrezko desagerpenak, eta erronka zein desafio handiko Kolonbiaren eraketa kolektiborako prozesua jarri zuen martxan.

Nolanahi ere, Akordio horiek eta Askapen Nazionalerako Armadarekin (ELN) batera abiarazitako Negoziazio Mahaiak sortutako itxaropena guztiz lausotuta geratu da. Izan ere, izugarri handitu da lider sozialen eta giza eskubideak defendatzen dituzten pertsonen kontrako erasoen eta indarkeriazko heriotzen kopurua.

Kolonbiako Herriaren Defentsa Erakundeak 343 lider eta pertsona defendatzaileren homizidioa erregistratu du 2016ko urtarrilaren 1etik 2018ko abuztuaren 22ra.

Lider eta pertsona defendatzaileek euren kontrako gorrotoa estigmatizatzen eta sustatzen dituzten diskurtsoen artean ireki behar dute euren bidea —nazioan eta tokian bertan—, eta etengabe egin behar diete aurre sare sozial bidezko difamazioari eta jazarpenari, jarraipenari eta uzkurdurari —baita senitartekoen kontra ere—, euren telefonoen eta posta elektronikoen legez kontrako intertzeptazioei, euren egoitzetako informazio-lapurretei, euren etxebizitzen zaintzari, gauzatu gabeko krimenak direla-eta kartzelan amaitzeko mehatxuari edo hiltzeari.

2018ko urtarriletik maiatzera hil dituzten eta lidergo-eginkizunak betetzen zituzten defendatzaile gehienak jatorri ziren. Ez da datu harrigarria; izan ere «historian afrikarreko pertsonen, indigenen eta nekazarien komunitateetakoak baztertzailea izan den Estatuan, indigenak, nekazariak eta jatorri afrikarreko pertsonak dira indarkeriak gehien kaltetu dituen gizarte-sektoreak, eta, beraz, horien liderrek ere beste inork baino eraso gehiago jasaten dituzte».

Lurraldea hertsiki lotuta dago gatazka armatuarekin. Hala adierazi zuen Kolonbiako Gorte Konstituzionalak 2009an, Kolonbiako herri indigenak eta jatorri afrikarrekoak desagertu eta desintegratu izanaren arrazoi nagusiak aztertu zituenean. Gorteak berak azaldu zuen moduan, Estatuak gerran eskainitako babesik ezak bataila-eremu eta espoliazioaren xede bihurtu zituen herri indigenen, beltzen, raizalen eta palenkeroen lurralde kolektiboak.

Hilketa- eta mehatxu-boladak direla-eta, komunitate osoek alde egin behar izan dute euren lurretatik, hiri handietan segurtasuna bilatzera. Gorte Konstituzionalaren Ebazpenak neurri jakin batzuk ezartzen zituen lekualdatutako biztanle afrokolonbiarrak babesteko, horiek behin eta berriz jasan baitzituzten giza eskubideen urraketak, baina Gobernu Nazionalak ez zuen Ebazpena bete, komunitateei egindako mina errepikatuz eta horien zaurgarritasuna areagotuz.

Oro har, komunitate etnikoetako liderrek erasoak jasaten dituzte erauzketa-proiektuak edo proiektu hidroelektrikoak instalatzearen kontra agertzen direnean, narkotrafikoarekin lotutako ekonomien presentzia salatzen dutenean edo legez kontrako hazkuntzak ordezteko lan egiten dutenean, edo euren lurrak defendatzen dituztenean, lur-gabetzeak eta lekualdaketak gerrarako arma gisa erabiltzen dituzten aktore armatuen kontra.

Descarga informe de investigación

Acceso
al foro

Créditos

  • Investigación: Juan Tafur y Sofía Duyos
  • Reportajes: Juan Tafur y Sofía Duyos
  • Fotografía: Carlos Henao

Kredituak

  • Ikerketa: Sofía Duyos
  • Testuak: Juan Tafur
  • Argazkiak: Carlos Henao

© 2019 vocesdefensoras.org    LEGE OHARRA | PRIBATUTASUN POLITIKA | COOKIEAK | KREDITUAK | KONTAKTUA