Giza eskubideen defendatzaileen arrisku egoera aregotu da COVID-19aren krisia

Espainiar Estatuko Giza Eskubideen Defendatzaileen Babeserako Programek bat egin dugu zera salatzeko: Kezkatuta gaude giza eskubideen defendatzaileen arrisku egoera areagotu delako, baita haien erakunde eta taldeena ere, COVID-19ak nazioarte mailan sortutako osasun krisiaren eta horren kudeaketa politikoaren ondorioz.

  • Kolonbian, Estatuak babes neurriak murriztu ditu. Urtea hasi zenetik apirilaren 24ra arte, 84 defendatzaile erail dituzte (17 itxialdi garaian), baita bake akordioa sinatu zuten 24 lagun ere (horietako 5 pandemian zehar), Indepaz erakundearen datuen arabera.
  • Honduras, El Salvador eta Guatemalan, militarizazioan oinarritutako larrialdi planak jarri dituzte indarrean. Oinarrizko eskubideak bertan behera utzi eta etxeratze-aginduak jarri dituzte. Horrela, autoritarismoa indartu dute eta biztanleriaren gehiengoaren biziraupen iturriak kaltetu dituzte.
  • Mexikon, giza eskubideen defendatzaileenganako indarkeriak ez du etenik izan, martxoaren 23an berrogeialdia hasi bazuten ere. %99eko inpunitatea dute indarkeria kasu horiek.

Irakurri hemen espainiar Estatuko Babes Programek elkarrekin atera dugun adierazpena:

Azken Berriak