Beste transfobia eraso bat Hondurasen: Balaz zauritu dute Paola Flores ekintzailea

Urtarrilak 20ko gauean, LGTBIQ+ eskubideen defendatzaile den eta Arcoiris Elkarteko kide den Paola Floresek eraso bat jasan zuen etxera bidean zihoala. Jarraitu egin zuten eta eraso egin zioten. Bala batek eskuineko hankan eman zion. Paola Flores beste LGTBIQ+ ekintzaile batekin zegoen momentu hartan, eta biek ziurtatu dute transfobia eraso bat izan zela, trans emakumea izateagatik eta eskubideen defendatzailea izateagatik.

Emaitza gisa, Nazioarteko Bake Brigadek Hondurasen daukan egoitzan alerta aktibatzea erabaki dute, Bessy Ferrera trans defendatzailearen erahilketaren eta Vicky Carvajalen erasoaren ondoren egin zuten bezala.

Hemen duzue Arcoiris Elkarteak hedatu duen adierazpena erasoaren ondoren:

 

Azken Berriak