GURE DELITUA
DEFENDATZEA
DA
BLANCA JULIA AJTUM MEJÍA.
Guatemalako nekazaria.
CODECA emakumeen sarea.
DELITUA
Emakumeen eta Ama Lurraren
eskubideak defendatzea.
ZIGORRA
Bahiketa, espetxeratzea,
difamazioa eta estigmatizazioa.
CODECA emakumeen sarea.
eskubideak defendatzea.
difamazioa eta estigmatizazioa.
KHITAM SAAFIN.
Palestinako Emakumeen Komiteen
Batasuneko (UPWC) presidentea.
DELITUA
Emakumeak generoagatiko
diskriminaziotik babestea.
ZIGORRA
Atxiloketa mugagabea,
terrorismoa leporatuta.
Batasuneko (UPWC) presidentea.
diskriminaziotik babestea.
terrorismoa leporatuta.
Giza eskubideen defendatzaileek egunero jasaten dute indarkeria.
Eraiki dezagun behar bezala babestuko dituen gizarte bat.
Sinatu eskaera eta partekatu sare sozialetan hashtag-arekin:
#GureDelituaDefendatzeaDa
Gaur, inoiz baino gehiago, elkarren beharra daukagu, geure burua defendatzeko eta babesteko!
Planetako zenbait geografiatan, giza eskubideen defendatzaileak estigmatizatu, jazarri, eraso eta kriminalizatu egiten dituzte, emakumeek indarkeriarik gabe bizitzeko dituzten eskubideak defendatzeagatik eta horren inguruko konpromisoa hartzeagatik, enpresen interesen aldean nekazarien ekonomia defendatzeagatik, haien herrialdeetako okupazioaren aurka borrokatzeagatik eta elite ekonomikoen aldean gehiengoen eskubideak defendatzeagatik.
Edonola ere, honako honexen defentsan inplikatzen diren pertsonen lana barik, mundua askoz ere leku txarragoa izango litzateke: hezkuntzarako eskubidea, osasun publikoa, lan-baldintza duinak eta gure alabei planeta bizian utzi beharreko etorkizuna.
Hori dela eta, gure instituzioak eta, batez ere, hurbilen ditugunak defendatzaileen babesean inplikatzea nahi dugu, gure eskubideen defendatzaileak babestea eta babes hori ematean emakumeak izateagatik emakume defendatzaileek egoera bereizgarria jasaten dutela kontuan hartzea.
Sarritan, uste da giza eskubideen emakume defendatzaileen lanak status quoa mehatxatzen duela eta familiaren nozio tradizionalei eta genero-zereginei aurka egiten diela. Hartara, giza eskubideen emakume defendatzaile askok eraso sexualak pairatzen dituzte, baita haien familiako edota erkidegoko bertako kideen etsaitasuna ere, erlijioari, ohoreari edo kulturari begira mehatxua direla uste dute-eta.
- Defendatzaileen egoera maila globalean zaintzeko ekintzak garatzea eta, zaintzarako lan horretan, emakume defendatzaileek zeresana izatea.
- Defendatzaileen nazioarteko babeserako ekimenekin bat egitea eta emakume defendatzaileak helburu nagusitzat hartzea.
- Behar besteko kanpainak abian jartzea, defendatzaileen lan eskerga eta emakumeek funtsezko eskubideen defentsan duten ezinbesteko zeresana agerian jartzeko eta aitortzeko.
16/679 (EB) Araudian eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan (LOPDGDD) aurreikusitakoaren arabera, jakinarazi egiten dizugu MUNDUBAT FUNDAZIOAK zure datu pertsonalak arakatu eta tratatzen dituela isilekotasuna bermatzen duten neurri tekniko eta antolakuntzako neurrien bidez, aldeko kanpaina kudeatzeko eta izapidetzeko eta, ondoren, erakunde publiko eskudunen aurrean aurkezteko.
Ondorio horietarako, zuk zeure baimena ematen duzu tratamendu horretarako. Eman dizkiguzun datu pertsonalak lotzen gaituen harremana kudeatzeko ezinbestekoa den epealdian baino ez ditugu gordeko. Datu horiek eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta haien eramangarritasuna mugatzeko dituzun eskubideak erabili nahi badituzu, MUNDUBAT FUNDAZIORA jo (Kapelagile kalea 2, 3.a – 48005 Bilbo – Bizkaia) edo mundubat@mundubat.org helbidera mezu elektronikoa bidali besterik ez duzu, gaian RGPD/LOPDGDD erreferentzia jarrita.
ESKERRIK ASKO ZURE LAGUNTZAGATIK!
- #GureDelituaDefendatzeaDa hashtaga erabili laguntza emateko argitalpen eta adierazpen guztietarako.
- Gure kontuak jarraitu eta gure buletinetara harpidetu, berehalako eguneraketak jasotzeko.
- Kanpainako material grafikoak jaitsi eta zeure sareetan partekatu.