Honduraseko baserritarrak arriskurik gabe landatzeko eskubidearen alde batu dira

2018 urte amaieran Nazio Batuen Erakundeak (NBE) Baserritarren eta Landako Langileen Eskubideen Adierazpena onartu zuen. Garaipen historiko honek baserritarren funtsezko eginkizuna, hots, mundu osoko elikagaiaren bermea, aitortzen zuen. Horrez gain, gizon eta emakumeen eskubideak legezkotu zituen, besteak beste, lur, hazi, ur eta bioaniztasunaren inguruan. Adierazpen hau nazioarteak aintzat hartzen duen tresna legitimo bat da guztien onaren aldeko baserritarren borrokan, bai eta mehatxuei, errepresio eta kriminalizazioari aurre egiteko. Hala eta guztiz ere, gobernu guztiek ez dute derrigorrez bete behar.

Honduras eta Guatemalako baserritarren arteko hartu-emana La Pazen Fuerzas Unidas Taldearekin.

Hondurasen 8.000 baserritar baino gehiago atxilotuta daude; haien artean, 1.700 emakume. Honez gain, eren daitezkeen lurren heren bat agroindustriaren %1aren esku dago; aldiz, ekoizle txikien %80ak ezin dio produkzio-onari heldu.

Honen aurrean, Honduraseko baserritarren borrokan laguntzen duten erakunde anitzek haien indarrak batu dituzte #CultivarSinRiesgo (“arriskurik gabe landatu”) kanpaina sustatzeko. Kanpaina honek Estatuak Baserritarren eta Landako Langileen Eskubideen Adierazpena bete dezan sustatu nahi du herrialdeko nekazariak babesteko. Nekazarien Honduras, Honduraseko Atxilotu eta Desagertuen Senideen Batzordea (COFADEH), Central Nacional de Trabajadores del Campo (CNTC), Emakume Baserritarren Garapen Integralerako Kontseilua (CODIMCA), Honduraseko Baserritarren Nazio-Elkartea (ANACH), Honduraseko emakumeen artikulazioa,  Baserritar Gazteriaren Frontea, Honduraseko Baserritar eta Indigenen Batasuna (UCIH), Honduraseko Linca Indigenen Ingurune Kontseilua (CILAC) eta Mundubat Fundazioa dira kanpaina hau susthatzen duten erakundeak. #CultivarSinRiesgo kanpainak Honduraseko lur, lurralde eta on naturalen eskubideen defentsan aritzen diren pertsonen eskubideen urratzeari buruz informatu eta kontzientziatu nahi du.

Kanpaina hasi zenetik, nekazalgoaren arteko ahaleginak bultzatzeko antolatu diren topaketez gain, kanpainari ikusgaitasuna emateko askotariko ekintzak antolatu dira irrati iragarkien, animazioen eta sare sozialentzako materialen bidez. Baserritarren Eskubideen Adierazpenaren kartilla bat ere editatu da, kanpainaren erakunde antolatzaile guztiak parte hartu zuten ekitaldi publiko batean aurkeztu zena.

Erakundeak Honduraseko autoritateekin elkartuko dira uztailean Nahitaezko Irtenarazte Ez Bortitzen Protokolo baten beharra sustatzeko. Era berean, Adierazpena berrestearen garrantzia azalduko da instituzio horien aurrean.

 

ESTEKAK:

 

La Tribunan Kanpainaren bultzatzeari buruzko berria (gaztelaniaz) Klikatu hemen.

Kanpainaren irudiak:

Campaña #CultivarSinRiesgo (Honduras)

Itzulpena Olaia Perez Imirizalduren eskutik.

Azken Berriak