Badator ‘Herri Babesarea’ ekimenaren lehen edizioa!

Berri zirraragarriak ditugu. Datorren astean hasiera emango diogu abentura berri bati: Herri Babesarea, giza eskubideen defendatzaileen babeserako euskal udal sarea. Nazioarteko Bake Brigadek (PBI) eta Mundubat Fundazioak sustatutako ekimena da, eta helburua udal administrazioen, euskal erakunde sozialen eta Hegoaldeko herrialdeetako giza eskubideen defendatzaileen indarrak batzea da.

Foro ibiltari bat egingo dugu hainbat euskal udalerritan honako ekintzaileekin:

  • Lurraren, lurraldearen eta ingurumenaren defentsa. Ana Rosalía Tiul Quib de Caal, Comité de Unidad Campesina (CUC). Guatemala.
  • Eskubideen defentsa erakunde feministetatik. Emilie Chantal de Wolf, Consorcio Oaxaca. Mexiko.
  • Lurraldeetatik bakea eratzen. Olga Araujo Casanova, NOMADESC. Kolonbia.
  • Pazifikoko komunitate afrokolonbiarren eskubide kolektiboak. Leyla Andrea Arroyo Muñoz, Comité del Paro Cívico de Buenaventura. Kolonbia.
  • LGBTIQ+ komunitatearen eskubideak eta sexu aniztasuna. Esdra Yaveth Sosa, Asociación LGBT Arcoíris. Honduras.
  • Okupaziopean giza eskubideak defendatzen dituzten emakumeak. Assalah Abu Khdeir, Union of Palestinian Women Committees (UPWC). Palestina.
  • Eskubideen defentsarako mugimenduaren kriminalizazioa eta jazarpena. Brahim Dahane. Asociación Saharaui de Víctimas de Violaciones de Derechos Humanos (ASVDH). Sahara.

EGITARAUA:

ASTELEHENA, AZAROAK 18

  • BILBO (Bizkaia). Herri Babesarea foro ibiltariaren I. edizioaren aurkezpena.

ASTEARTEA, AZAROAK 19

  • DONOSTIA (Gipuzkoa). [10:00] Giza eskubideen defendatzaileen eta Euskal Herriko gizarte zibileko erakundeen arteko topaketa.
  • EA (Bizkaia): Guatemala, Mexiko eta Kolonbiako defendatzaileen bisita.
    • [17:00] Harrera instituzionala udaletxean.
    • [18:30 – Eskolondo]. Ekintza irekia. Hitzaldia: lurraren eta lurraldearen defentsa. INFORMAZIOA HEMEN.

ASTEAZKENA, AZAROAK 20

  • HERNANI (Gipuzkoa): Honduras, Mexiko eta Palestinako defendatzaileen bisita.
    • [17:00] Harrera instituzionala udaletxean.
    • [18:30h – Biteri Kultur Etxea]. Ekintza irekia. Mahai-ingurua: indarkeria matxistak. INFORMAZIOA HEMEN.
  • ERRENTERIA (Gipuzkoa): Guatemala, Kolonbia eta Saharako defendatzaileen bisita.
    • [16:00] Harrera instituzionala udaletxean.

OSTEGUNA, AZAROAK 21

  • AGURAIN (Araba): Mexiko eta Palestinako defendatzaileen bisita.
    • [17:00] Harrera instituzionala udaletxean.
    • [18:30 – Manu Yanquee Gela, Udaletxea]. Ekintza irekia. Mahai ingurua emakumeen erakundeekin. INFORMAZIOA HEMEN.
  • IRUN (Gipuzkoa): Honduras, Kolonbia eta Guatemalako defendatzaileen bisita
    • [9:00-13:00] Hitzaldiak hiru ikastetxetan.
    • [16:00] Harrera instituzionala udaletxean.

OSTIRALA, AZAROAK 22 

  • DURANGO (Bizkaia): Guatemala, Kolonbia eta Saharako defendatzaileen bisita.
    • [12:30] Harrera instituzionala udaletxean.
    • [17:00 – Elkartegia]. Ekintza irekia. Kafe-solasaldia giza eskubideen defendatzaileekin. INFORMAZIOA HEMEN.
  • AMOREBIETA-ETXANO (Bizkaia): Honduras, Mexiko eta Palestinako defendatzaileen bisita
    • [12:00] Harrera instituzionala udaletxean eta y gosari instituzionala
    • [17:00 – Nafarroa Zentroa]. Ekintza irekia. Emakumeen eskubideen eta LGBTI komunitatearen eskubideen defentsa. INFORMAZIOA HEMEN.
Azken Berriak