CRISPÍN GARCÍA MOYA

Bebarama ibaiko Meatzarien Elkarteko legezko ordezkaria

“

Zortea badu, meatzari batek urrezko libera bat irabaz dezake astebetean, baina, orain, castellano bat eta erdi (35 gramo) bakarrik saldu ditzake hilean, betiere titulua baimenduta badu. Gehiago saltzen badu, urre horrek berea izaterik ez duela esaten dute

crispin-garcia

Komunitateen eta ekosistemen beste zigor handi bat legez kontrako meatzaritza da, narkotrafikoak berak baino irabazi gehiago sortzen baititu Chocon. Ibaiertzetako «barekeoa» —afro komunitateen antzinako lanbidea— guztiz baztertuta geratu da arroen akidura eta legez kontrako ustiapenen jatuntasuna direla eta; izan ere, horiek merkurioz kutsatu eta 10.000 hektarea baso baino gehiago suntsitzen dituzte urtero.

2010ean, Kolonbiako gobernuak gerra deklaratu zion, une hartan, Antioquiako eta Brasilgo enpresariek, banda kriminalek eta neoparamilitarrek eta, udalerri batzuetan, FARC eta ELN taldeek nagusitzen zuten negozio horri. Soldadu kopurua handitzeaz gain —Estatuak Pazifikoan gauzatu dituen esku-hartze guztietan bezala—, Estatuak mugak ezarri zizkien meatzari txikiei, urrearen mafiei fatxada gisa balio zietela aitzakia gisa hartuta.

Neurri kolonialek bizirik jarraitzen dute meatzari transhumante horien hizkeran; horiek ez dute euren burua legez kontrako meatzari gisa hartzen, meatzari informal gisa baizik. Legeztatzeko saiakerek Meatzaritza Mahaia sorrarazi zuten 2012an, baina behin eta berriz egin dute porrot gobernuak ezarritako betekizunen eraginez: Minera El Roble, Continental Gold edo Anglo Gold Ashanti gisako multinazionalei eskatzen dizkieten berme eta azterketa geologiko berberak eskatzen dizkiete, horiek sekulako ekozidioak eragin eta Chocon erregalia barregarriak utzi arren.

«Gobernuak gure bizi-baliabideak kentzen dizkigu», azaldu du Crispínek, «baina ez dizkigu ekoizpenerako proiektuak edo bestelako proiektuak eskaintzen, gu ere biktima izan arren».

Desmobilizatu arte, FARC taldeak kanona eskatzen zien, hilero, erakunde horiei, dirutan nahiz jenerotan. Gero ELN sartu zen lurraldean, eta kanon hori bikoiztu zuen. Horiek ere legez kontrako ustiapenak zaintzen —eta, askotan, erabiltzen— dituzten banda kriminalen eta Kolonbiako Autodefentsa Gaitanisten (AUC) biktima dira, 2017an horiek ere borrokan hasi baitziren. Indar publikoak ere zigortzen ditu, urrea saltzen dutela edo gerrillarako sargaiak erosten dituztela esanez.

Espainiarrek lur horietan esklabo bihurtu zituztenengandik jasotako lanbidea estigma bihurtu da.

MARÍA ÁNGELA SALAZAR MURILLO

Gatazkari buruzko Egia Argitzeko Batzordea osatzen duen Chocoko emakume afro bakarrak

“

Kolonia-aldian, indigenak mendietan eta ibaien iturburuetan ezkutatu ziren. Gu, afroak, bokaleetan eta oihanetan ezkutatu ginen. Baina bazen guk ez genekien zerbait: lurralde aberats batean ezkutatu ginen».

© 2019 vocesdefensoras.org    LEGE OHARRA | PRIBATUTASUN POLITIKA | COOKIEAK | KREDITUAK | KONTAKTUA