KOLONBIA

Gogor egiten ari den herria

Lurraldeak / Bakearen erronka / Chocó: Bakearen haziak / Gogor egiten ari den herria

RAMIRO RODRÍGUEZ

“

Tanguítik bi aldiz lekualdatu gintuzten, baina bietan itzuli gara

ramiro-rodriguez

Tanguin ere sortzen du kezka prozesuaren jarraipenak, Atrato ibaian behera ordubete ingurura. Ramiro Rodríguezekin etorri gara honaino, herrian jaio eta gerrako erasoak jasan dituenak. San Antoniori, hau da, Tanguiko patroiari kontsakratutako elizatxoaren aurrean

Horrela kontatuta, istorioak sinplea dirudi. Borroka luze horretan, komunitateak bakearekiko bere bokazioa aldarrikatu zuen gatazkako aktore armatu guztien aurrean.

1997an, AUCko paramilitarrak iritsi ziren. Hurrengo urtean, FARC eta ELN etorri ziren, eta Tanguiko lurraldea bereganatzeko liskarretan hasi ziren. Baina komunitateak guztiei egin zien aurre, komunitate afro gisa zuen autonomia argudiatuz; horrela, bada, modu baketsuan eutsiz, bertatik ihes egin zezatela lortu zuten. 2003an, FARC taldea hara itzuli eta Teolindo Rivas Mena hil zuten, komunitatearen legezko ordezkaria, bere familiaren aurrean. 345 pertsona Quibdora lekualdatu ziren. Bi hilabete geroago itzuli ziren, Quibdoko kaleetan gose izateaz nekatuta.

Azken indarkeria-fasean, FARC lurraldera itzuli zen 2007an, eta Juana Padilla eta Bonifacia Caicedo auzokide zaharrak eraman zituzten euren etxeetatik. Rodrigo Rodríguezek, garai hartan alkatea zenak, bera ere eraman zezatela eskatu zuen. Horrela, 645 pertsonaz osaturiko komunitate osoak Quibdora ihes egin zuen, San Antonioren irudia beraiekin hartuta. Diozesiaren eta COCOMACIA kontseilu komunitarioaren nazioarteko salaketari esker, bahituak itzuli eta familiak euren lurraldera itsasontziratu ziren, ibaian gora, euren santuarekin.

Tanguiren kokalekua estrategikoa zen Atrato Erdiko koka-trafikoa kontrolatzeko. «Nirekin edo nire kontra» logika belikoaren barnean, biztanleak ere kontrolatu nahi zituzten aktore armatuek, eta edozein antolakuntza autonomo arriskutsua izan daiteke zentzu horretan. Kanpaina horiek guztiek helburu bakar bat zuten oraingoan ere, ur, urre eta bioaniztasun handiko lurralde aberats hori bereganatzea, baina hark bazituen bere jabeak: Tanguiko familiak.

Komunikabideek erresistentziaren sinbolo gisa goresten dute komunitatea, baina hark beste gerra bati aurre egiten jarraitzen du, aurrekoa baino are zaharragoa: estatuak gauzatzen duen arduragabekeriaren eta pobreziaren aurkako gerra. ACNUR erakundeak eraikitako osasun-postuko erizainak, adibidez, ez du sendagaietarako funtsik jasotzen. Herriko eskolak ez du argirik eta, itzal gehien dagoen ikasgelan, haurrek ez dute irakurtzeko nahikoa ikusten. Departamenduak agindutako akueduktuko hodiek urteak daramatzate bazterrean, herriko arroz-soro txiki baten ondoan.

2013an, Europar Batasunak diru-laguntza eman zien 200 kanabera-hektarea ereiteko, hori baita horien betiko laborantza. Ordudanik bost urte igaro badira ere, kanabera ehotzeko errota hondatuta dago. Gainera, ez zuten panela deituriko ohiko melaza-blokeak merkaturatzeko baliabiderik. Aurten, ez dute ia eztirik, bitxerik eta bineterik atera, tradizioz, emakumeek fabrikatu dituzten kanabera-likoreak. Gainera, komunitateak ez ditu gatazka ondoko laguntzak jasotzen, 2015etik, Estatuaren funtsaren bitartez bideratuta egon arren.

FARC taldearen desmobilizazioaren ondoren, ELN eremua hartzen hasi da. Ez dira herriraino iritsi, baina bizilagun batzuek oihanean zehar mugitzen entzun dituzte.

JUANA PADILLA

(Eliza eraikitzen ari zirenean iritsi zen Tanguira, eta asko botatzen du faltan San Antonioko jaietara Atrato Erdi osoko jendea etortzen zen garaia)

“

Momentuz ez da ezer gertatu. Baina kezkak hor jarraitzen du

juana-padilla

© 2019 vocesdefensoras.org    LEGE OHARRA | PRIBATUTASUN POLITIKA | COOKIEAK | KREDITUAK | KONTAKTUA