KOLONBIA

Lekualdaketen seme-alabak

Lurraldeak / Bakearen erronka / Chocó: Bakearen haziak / Lekualdaketen seme-alabak

YAYLA YAMEPY

Mujer y Vida Fundazioa

“

Gerra ez da berdina emakumeentzat. Gure gorputzak eta bizitzak zeharkatzen ditu, gu amak, amonak eta lagunak garelako, guk hildakoak lurperatzen ditugulako, eta gure familiekin bakarrik geratzen garelako eta horiek aurrera atera behar ditugulako

yayla-yamepy

Yaylaren senarra Urabako paramilitarrek hil zuten 1999an. Bere sei seme-alabekin iritsi zen Quibdora eta herriaren kirol-koliseoa hartzeko ekintzan parte hartu zuen (lau urtez, bertan pilatuta bizitu ziren 600 familia baino gehiago). 2003an, Espainiako Gurutze Gorria Villa España auzoan eraikitako aldi baterako bizilekuetara joan ahal izan zen. Oraindik gobernuak agindutako behin betiko etxebizitzaren zain dago.

Gazteriaren etorkizunik eza ere kezka handia da Mujer y Vida Fundazioarentzat, euren lurretatik kanporatu zituzten eta, euren ahotsak entzunarazteko helburuarekin, ADACHO erakundetik bereizi ziren afro emakumeen elkartea.

Emakumeen Bide Bakegilea izeneko mugimenduaren bitartez, Mujer y Vida Fundazioko kideek euren eskubideak ikasi zituzten pixkanaka. Euren lurretatik kanporatzeaz gain, asko sexu-indarkeriaren biktima izan ziren paramilitarren eta soldaduen aldetik, etsaiak zentzatzeko eta izua ereiteko helburuarekin, edo, besterik gabe, «gerrako harrapakinak» zirelako. Zenbait urte eta hamarkada igaro arren, oraindik ere krimen horiek salatu gabe jarraitzen dute, beldurragatik edo lotsagatik.

Nazioarteko laguntzarekin, mikroenpresa-proiektuak jarri dituzte martxan, horien artean, erratz-fabrika txiki bat, frutari mamia kentzeko fabrika bat eta Sabores de mi Tierra izeneko jatetxe bat. Halere, horien egoera ekonomikoak zalantzagarria izaten jarraitzen du. Frutari mamia kentzeko fabrika izan arren, ez dute fruta erosteko dirurik. Jatetxeak ez die lanik ematen emakume guztiei eta lokala alkatetzarena da; beraz, lokala edozein unetan eska diezaiokete gobernuz aldatzean.

Dena den, euren seme-alabak dira horien kezka nagusia, eskolatik irtetean, hirian dabiltzan banda kriminalen arriskupean baitaude.

ADOLFA PEREA

(1997an bere bost seme-alaba txikiekin Quibdora iritsi zen)

“

Gure seme-alaba askok euren aitak hiltzen edo euren amak bortxatzen ikusi dute. Biktima izan ondoren, asko hiltzaile bihurtzen dira gero, hori baita duten horizonte bakarra, bandekin bat egitea. Laguntza psikologikorik gabe, oso zaila da indarkeria ez errepikatzea

adolfa-perea

Duela zazpi urtetatik, Adolfak eta Mujer y Vida Fundazioko beste kide batzuek ACOPLEn (emozionala denaren aldeko erakundeen arteko ituna) lan egiten dute, lekualdaketen beste biktima batzuei laguntza psikologikoa emateko helburuarekin. Era berean, eskubideen defentsari eta eskubide horiek eskatzeko legezko mekanismoei dagokienez gaitzen dituzte. Ahalegin horiek direla-eta, heriotza-mehatxuak jaso dituzte, Chocoko ia gizarte-erakunde guztiek bezala.

MARÍA ANTONIA CÓRDOBA

(2001ean bere lurretatik ihes egin behar izan zuen)

“

Beldur gara, baina elkarri zaintzen diogu», dio, zentzu horretan. Gobernuak ez gaitu babesten. Gobernuarentzat hauteskunde-garaian bakarrik gara interesgarriak.

maria-antonia-cordoba

«Las Águilas Negras» (Arrano Beltzak) taldeak —paramilitarismoaren sigla zaharra— sinatutako mehatxuak areagotu egin ziren 2018ko hauteskunde-kanpainan. Bertan, Zentro Demokratikoko hautagai batzuek modu zitalean eraso zituzten Bake Akordioak; izan ere, haren genero-ikuspegiak argi eta garbi azpimarratzen ditu emakume kolonbiarrek gerran jasan duten desberdinkeria eta indarkeria desberdina, baita emakumeek politikan eta ekonomian gehiago parte hartu beharra ere.

Ikuspegi hori dago, hain zuzen ere, Mujer y Vida Fundazioak betetzen duen lanaren oinarrian, hautagaiek ideologia horrek familiari mehatxu egiten diola esan arren.

«Akordioek onura asko ekarri zituzten emakumeentzat», baieztatu du Yaylak. «Sekulako aukera izan dira. Gu beste biktima batzuei laguntzen diegun biktima-sarea gara. Emakumeak garen heinean, guk eraman dugu gerraren zama. Horregatik, prozesua bere horretan mantentzen lagun diezagula eskatzen diogu munduari».

© 2019 vocesdefensoras.org    LEGE OHARRA | PRIBATUTASUN POLITIKA | COOKIEAK | KREDITUAK | KONTAKTUA