KOLONBIA

Paradisutik kanporatutako pertsonak

LA ESPERANZA, UN IDÍLICO PARAJE A MEDIA HORA DE BUENAVENTURA, ILUSTRA EL CALVARIO DE LAS COMUNIDADES AFRO
Lurraldeak / Bakearen erronka / Buenaventurako ahotsak / Paradisutik kanporatutako pertsonak

MARINA HINESTROZA

(Adreiluzko bere etxetxo apalean bizitzen jarraitzen duen)

“

Guri, lurraren jabe zaharrei, ez digute hura begiratzen ere uzten

11-marina-hinestroza-la-esperanza

Memoria Historikoaren Zentro Nazionalak emandako datuen arabera, gatazka armatuaren eraginez 7,4 milioi kolonbiarrek baino gehiagok utzi behar izan dute euren etxea azken lau hamarkadetan. Exodo masibo hori Kolonbiako Armadaren eta gerrillaren arteko gatazkei egotzi ohi zaie eta, batez ere, AUCk 90eko hamarkadan aurreratu zituen kanpaina odoltsuei, besteren lur-azalera zabalak bereganatzeko helburuarekin.

Pazifikoan, 1993ko 70 Legeari atxikita dago lurren gabetze hori; Lege horrek jatorri afrikarreko herritarren eskubideak aitortu zituen, euren arbasoak esklabo bihurtuta edo esklabotasunetik ihesi etorri ziren eskualde honetan. Aitorpen historiko horrek titulu kolektiboak eskatzea ahalbidetu zien komunitateei, «lugorri» gisa sailkatutako lursail aberats horietan. Baina, aldi berean, pistola-tiroaren antzekoa izan zen, aitorpenaren ondoren lur-eremuak kentzen hasi baitziren enpresariak, politikariak, narkotrafikatzaileak eta paramilitarismoaren beste finantzatzaile batzuk.

Buenaventuratik ordu-erdira dagoen La Esperanza izeneko paraje idilikoak, adibidez, argi eta garbi islatzen du afro komunitateek euren etnia- eta lurralde-eskubideak gauzatzeko bizi duten kalbarioa. 90eko hamarkada amaieran, fede gaiztoko okupatzaileak instalatu ziren lurraldean eta horiek lurzatiak saltzen hasi ziren eskaintzaile onenei. 2002an, AUCko Bloque Calimako paramilitarrak iritsi ziren horien eskutik, eta laguntza-taldeak antolatu, bizilagunak mehatxatu eta bost pertsona desagerrarazi zituzten. 2003ko martxorako, La Esperanzako 28 familia lekualdatutako familia gisa erregistratu ziren Buenaventuran.

Partzelazio ilegalak deforestazioari eta etxebizitzen eraikuntzari bide eman zien. Kontseilu Komunitarioen salaketak ezerezean geratu ziren. Izan ere, 2008an titulu kolektiboa formalizatu ondoren, inbaditzaileek kontseilu paraleloa antolatu zuten hainbat funtzionarioren konplizitatearekin. Herriaren Defentsa Erakundeak kautelazko neurriak eskatu zituen komunitateak berme osoz itzultzeko aukera izan zezan. Halere, 2017an adostutako neurri horrek gauzatu gabe jarraitzen du oraindik.

Gaur egun, titulu kolektiboak 500 etxebizitza pribatu baino gehiago hartzen ditu barne, horien artean, Buenaventurako familia dirudunek eta alkatetzako eta Aduanen eta Zerga Nazionalen Zuzendaritzako funtzionarioek asteburua igarotzeko oporretarako etxolak eta olgetarako finkak. Buenaventura-Buga errepidea bi galtzadatako errepide egin dutenetik turistak ere etorri dira paradisu honetara, komunitateak behinola ekoparkea sortzea amestu zuen paradisura.

Hiru familiak bakarrik jarraitzen dute lurraldean, hura kontrolatzen duten neoparamilitarrek mehatxu egin arren.

 

 

© 2019 vocesdefensoras.org    LEGE OHARRA | PRIBATUTASUN POLITIKA | COOKIEAK | KREDITUAK | KONTAKTUA