KOLONBIA

Nayako drama

EL TEMOR SE RESPIRA YA EN EL NAYA, EL ANCHO RÍO QUE DELIMITA EL MUNICIPIO POR EL SUR. EN LA SEMANA SANTA DE 2001, 400 PARAMILITARES DE LAS AUC LO RECORRIERON SEMBRANDO EL TERROR

NAYIBE VALENCIA ANGULO

Nayako lider ezaguna. Haren senarra, Obdulio Angulo Zamora, aurtengo apirilean desagerrarazi zuten, anaia batekin eta lehengusu batekin.

“

Desagerpenak eta lekualdaketak itzuli dira (ibaiko) komunitateetara. Horien atzean, narkotrafikoarekin lotutako egitura kriminalak daude

transparente

Nayan beldurra arnasten da dagoeneko, udalerria hegoaldetik mugatzen duen ibai zabalean. 2001eko Aste Santuan, AUCko 400 paramilitarrek hura zeharkatu zuten, beldurra ereinez; gutxienez 40 pertsona hil zituzten (ibaiko komunitateek 200 baino gehiago izan zirela diote) eta 3.500 baino gehiago kanporatu zituzten euren lurretatik. Sarraskiaren oroitzapenak oso bizirik jarraitzen du Kontseilu Komunitarioko bidezidorretan eta Joaquincito Babeslekuan, Eperara Siapidara indigenen bizilekua.

Eskualdean, talde ugari sortu dira —Pazifikoko Gerrilla Batuak, Pazifikoko Bloke Batua, Pazifikoko Defendatzaileak— FARC-EP indar armatuen «disidentzia» gisa, horien metodoak AUGk erabiltzen dituen metodoen oso antzekoak izan arren. Azken horiek borrokak mantendu dituzte ELNko gerrillekin, eta FARC taldeak berak 2016ko Akordioen ostean utzitako lur-eremuak hartu dituzte pixkanaka.

LILIANA RUIZ MEDINA

Eskola-irakasle, lider komunitario eta ibaiertzeko komunitateetako jatorri afrikar-kolonbiarreko ikasketa-katedraren arduraduna

“

Nayan ez da bakerik izan, armak alde batera utzi diren denbora-tartea baizik. Oraindik asko falta da arroan gertatu dena guztiz sendatzeko

transparente

Estatua izugarri atzeratu da Akordioak betetzeko orduan, eta horrek are gehiago handitu du benetako bakea izatearen erronka.

MARCIA MEJÍA CHIRIMÍA

Esperara Siapidara komunitateko buruzagi eta Conpaz biktima-sareko bozeramaile nazionala

“

Gobernuak ez du esandakoa bete. Ez dira bete bere garaian hitzemandako produkzio-proiektuak, eta horiek gabe oso zaila da legez kontrako hazkuntzak sustraitik errotzea. Babeslekuan norbere borondatez errotu ziren. Baina horiek bete daitezela behar eta eskatzen dugu

marcia-mejia-chirimia

Hazkuntzak norbere borondatez ordezkatzearen kontra agertu dira Naya ibai-arroan koka-trafikoan nahastuta dauden talde guztiak, Andeen eta Pazifikoaren arteko bide pribilegiatua baita. 2017ko urtarriletik, borondatezko ordezkapena sustatzen duen Koka, Mitxoleta eta Marihuana Kultibadoreen Koordinakunde Nazionalera (COCCAM) atxikitako lider sozialak jomuga militar bihurtu dira.

Kasu dramatikoenen artean, Iber Angulo Zamorarena dugu, Juan Santos bidezidorrekoa, ordezkatze-prozesuarekin konprometituta dagoen liderra. Bere anaiak (Obdulio eta Hermes) eta lehengusua (Simeón Olave Angulo) desagertu ondoren, Iberrek horiek itzul zitzatela eskatu zuen. Bi aste beranduago, 15 gizon armatu haren bila joan ziren bere etxera, baina ez zuten aurkitu. Hurrengo egunean, Juan Santoseko hamabost familia lekualdatu ziren.

Maiatzaren 5ean, Herriaren Defentsa Erakundearen txalupa Naya ibaian goran igo zen Iber askatu eta Buenaventurara onik eramateko. Itzulerako bidaian, beste txalupa batek geldiarazi eta hainbat gizonek, fusilak hartuta, txalupaz aldatzera behartu zuten Iber. «Norabide ezezagunean eraman zuten», hori baino ezin izan zuen esan Defentsa Erakundeak.

Familiak bahitzaileek egindako ibilbidearen aztarnari jarraitu zioten eta Iber Angulo egon zen azken koordenatua aurkitu zuten. Zatikatutako gorpuzkiz betetako zaku bat aurkitu zuten, hondarrean erdi lurperatuta. Buenaventurarako Medikuntza Legaleko instalazioetan ez dute gorpua identifikatzeko datarik eman.

© 2019 vocesdefensoras.org    LEGE OHARRA | PRIBATUTASUN POLITIKA | COOKIEAK | KREDITUAK | KONTAKTUA