{"id":13270,"date":"2019-10-17T14:45:09","date_gmt":"2019-10-17T14:45:09","guid":{"rendered":"http:\/\/vocesdefensoras.org\/?p=13270"},"modified":"2020-02-11T14:45:33","modified_gmt":"2020-02-11T14:45:33","slug":"zu-hura-ni-eta-gu-guztiok-gara-ahots-defendatzaileak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/vocesdefensoras.org\/eu\/2019\/10\/17\/zu-hura-ni-eta-gu-guztiok-gara-ahots-defendatzaileak\/","title":{"rendered":"Zu, hura, ni eta gu guztiok gara Ahots Defendatzaileak"},"content":{"rendered":"<div id=\"post-34396\" class=\"clearfix post-34396 post type-post status-publish format-standard has-post-thumbnail hentry category-ggee\">\n<div class=\"single-content\">\n<p>Idazlea: Sandra Beatriz Moreno Sorto. Itzultzailea: Larraitz Fagundez Osa.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Giza eskubideen defendatzaileek arazo eta oztopoei aurre egin behar diete etengabe. Arazo horiek munduko bazter ezberdinetan topatu arren, globalak diren heinean, konponbide globala emango dien hiritargoa biltzen du Ahots Defendatzaileak plataformak. Ekimena Mundubat GKEak eta Bakearen Aldeko Brigada Internazionalek (PBI) jarri dute martxan. Urriaren hasieran aurkeztu zen plataforma Madrilen, Donostian eta Bilbon.<\/p>\n<p>Aurkezpen ekitaldietan izan dira Donny Reyes, Honduraseko Arco\u00edris LGTB elkarteko kidea; Brahim Dahane, Giza Eskubideen Urraketen Biktima Sahararren Elkarteko presidentea; eta Carlos P\u00e1ez, Tierra y Paz taldeko kidea (Kolonbia) eta <a href=\"https:\/\/www.madridprotege.org\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><em><u>Madrid Protege<\/u><\/em><\/a> ekimenetako partaidea. Aipatutako hiru elkarteek herrialde propioetako problematika zehatzei erantzuten dieten arren, konponbideak bilatzeko eta jarduteko moduak antzekoak dira. Batez ere, informazioa zabaldu, sentsibilizatu eta kontzientzia kritikoa sortzeko lanetan.<\/p>\n<p>Ahots Defendatzaileen plataformak lau ikerketa argitaratu ditu orain arte: Etengabeko arriskuan (Honduras), Bakearen erronka (Kolonbia), Lurra edo bizia (Guatemala) eta Emakumeen eskubideak defendatzen (Mexiko). Laster egongo dira eskuragarri Mendebaldeko Saharan eta Palestinan burututako ikerketak ere.<\/p>\n<p>Plataformak oso espazio zabala hartzen du, barnebiltzen dituen borrokak anitzak dira. Horrela behar du, Donny Reyesen arabera, \u201cborroka batzuk ahazteko joera dagoelako munduan. Hondurasek, adibidez, komunikabideen arreta du krisi politikoak direla eta, baina ez dute horiek biztanleen bizitzetan dakarren kalteaz hitz egiten, ezta sektore jakin batzuetan duten eragin zuzenaz ere, LGTB komunitatea kasu\u201d. Hondurasen homosexualitatea legeak zigortzen ez badu ere, Reyesek salatzen duenez, LGTB komunitateak ez du legearen babesik.<\/p>\n<h3>Bozgorailuak<\/h3>\n<div class=\"wp-caption alignleft\">\n<p><img loading=\"lazy\" src=\"https:\/\/www.berria.eus\/argazkiak_jarraia\/egunekoak\/2019-10-03\/jarraia171984.jpg\" alt=\"\" width=\"700\" height=\"463\" \/><\/p>\n<p class=\"wp-caption-text\">Donny Reyes LGTB ekintzailea Donostiako aurkezpenean. (Berria.eus-etik ateratako argazkia: JON URBE \/ FOKU)<\/p>\n<\/div>\n<p>Hiritargo globalari eta plataformara batzen diren erakundeei eskatu nahi zaie ikerketak zabaltzeko, ekintzak eta estrategiak elkarbanatzeko, horrela, elkarrekin sarea indartu eta giza eskubideak defendatu ahal izateko.<\/p>\n<p>M\u00f3nica Alonsok (Mundubateko Giza Eskubideen Departamentuaren arduradunak) mahai gainean jarri bezala, plataformak etorkizunean aukera asko sortzeko gaitasuna du, erakundeen arteko hartu emana dela eta. Lehen urratsa sei erakunde protagonisten arteko dialogo zuzena sortzea izango da eta, aurrerago, beste 20 edo 30 elkarte batuko dira elkarrizketara. Gainera, topaketak egingo dira Euskal Herrian eta sarean (on-line). Hori izango da aurrera eraman diren estrategiak elkarri kontatzeko beta, hutsegiteak eta arrakastak partekatzekoa, eta prozesu luze baten ondoren, informazio kolektiboa sortzekoa.<\/p>\n<p>Politikariak eta alderdiak zerbait egitera behartzeko jardueren garrantziaz jardun du Dahanek, beharrezkoa baita horien inplikazioa Mendebaldeko Sahararen okupazioa amaitzeko eta herri sahararrak justizia irabazteko. Dahaneren arabera, \u201cbabes sare handia izatea gure eskubideen defentsarako gakoa izan daiteke\u201d, izan ere, \u201csaharar herriaren eskubideen aldeko intzidentzia geldituta dago, erabakiguneen hierarkian gora egin ahala ateak ixten dizkigute, horregatik zaigu beharrezkoa elkarteak batu eta gure borrokaren bozgorailu izatea. Mendebaldeko Sahararen askapena auzi juridikoa da izatez, baina tartean sartzen dira Espainiar Koroak eta Gobernuan dauden alderdi nagusiek Marokorekin dituzten interesak\u201d.<\/p>\n<p>Gauzak horrela, Ahots Defendatzaileen plataforman Dahaneren helburua \u201ceztabaidak proposatzea eta zabaltzea da, eta baita plataforman bertan sortuko diren beste ideiak geurera ekarri eta erabiltzea ere\u201d.<\/p>\n<h3>Saretzearen garrantzia<\/h3>\n<p>Reyesek aukera berriak ikusten ditu antolatuko dituzten foroetan, \u201cbeste gai batzuekin egingo den harremanak irekierak ekarriko dituelako\u201d. Helburua Honduraseko estatu atzerakoian nolabait eragitea da. Horretarako, beste gobernuek emandako giza eskubideei dagozkien gomendioak jasotzeaz eta 2020ko Aldizkako Azterketa Unibertsalari begirako ekimenak antolatzeaz hitz egin du. \u201cPlataforma oso garrantzitsua izango da. Gure eskubideak defendatuko ditugu. Bizia dagoen heinean, bizitza defendatu behar dugu eta mundu hobearen alde borrokatu\u201d, aldarrikatu du hondurastarrak.<\/p>\n<p>P\u00e1ezek, bestalde, ondo ezagutzen du bizirik irauteko borrokaren esanahia. Kolonbian 75 pertsona erahil dituzte jadanik lurraren defentsan borroka egitearren. \u201cGobernua ez da garapen sozialaren aldekoa, dirua du lagun. Emakumeak hil egiten dira ospitaleetako itxarongeletan. Horrek ez dakar bakerik, indarkeria baino\u201d, mintzatu da P\u00e1ez.<\/p>\n<p>Horrelako eskubideen urraketak eta bizitzaren aurkako erasoak ezagutarazi eta salatzea da Ahots Defendatzaileen plataformaren helburua. Legeak eta Bake Akordioak ez betetzea, lurralde eta nazioen okupazioak, desplazamenduak, jazarpenak, erailketak eta bestelako erasoak salatuko ditu plataformak. Donnyk esan bezala, \u201csaretzeak asko laguntzen du, gure bizitzak babesten ditu eta egoeraz hitz egitea ahalbidetzen du. Horrelako plataformek bestelako mundu batekin amets egiten laguntzen dute\u201d.<\/p>\n<p>Asko dago oraindik egiteko. Dahane, Reyes eta P\u00e1ez ari dira jadanik batzen dituen horretan hartu-emanak bilatzen eta elkarri borrokan laguntzen. P\u00e1ezek esan bezala \u201cbatzen gaituenaren arabera artikulatuko gara\u201d.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>ESTEKAK<\/strong><\/p>\n<p>Berria egunkarian artikulua. <a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/albisteak\/171984\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><em>Egin klik hemen<\/em><\/a><\/p>\n<p>La 2-en (RTVE) albistea (gaztelaniaz).\u00a0 <a href=\"http:\/\/www.rtve.es\/alacarta\/videos\/la-2-noticias\/la2n-activistas\/5399913\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><em>Egin klik hemen<\/em><\/a><\/p>\n<p>Ahots Defendatzaileak plataformaren webgunea.\u00a0 <a href=\"http:\/\/vocesdefensoras.org\/eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><em>Egin klik hemen<\/em><\/a><\/p>\n<div class=\"at-below-post addthis_tool\" data-url=\"http:\/\/www.mundubat.org\/zu-hura-ni-eta-gu-guztiok-gara-ahots-defendatzaileak\/?lang=eu\"><\/div>\n<\/div>\n<\/div>\n<div class=\"paging clearfix\">\n<div class=\"col-1-2 prev\"><\/div>\n<\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Idazlea: Sandra Beatriz Moreno Sorto. Itzultzailea: Larraitz Fagundez Osa. &nbsp; Giza eskubideen defendatzaileek arazo eta oztopoei aurre egin behar diete etengabe. Arazo horiek munduko bazter ezberdinetan topatu arren, globalak diren heinean, konponbide globala emango dien hiritargoa biltzen du Ahots Defendatzaileak plataformak. Ekimena Mundubat GKEak eta Bakearen Aldeko Brigada Internazionalek (PBI) jarri dute martxan. Urriaren hasieran [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":13272,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[52,54,63,60],"tags":[],"table_tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/vocesdefensoras.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13270"}],"collection":[{"href":"https:\/\/vocesdefensoras.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/vocesdefensoras.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/vocesdefensoras.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/vocesdefensoras.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=13270"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/vocesdefensoras.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13270\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":13276,"href":"https:\/\/vocesdefensoras.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13270\/revisions\/13276"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/vocesdefensoras.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/13272"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/vocesdefensoras.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13270"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/vocesdefensoras.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13270"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/vocesdefensoras.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=13270"},{"taxonomy":"table_tags","embeddable":true,"href":"https:\/\/vocesdefensoras.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/table_tags?post=13270"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}